Web orri berria daukagu!

  • 6 months ago
  • 0

KBIAn, etapa berri bat hasten dugu gure “online” komunikazioari dagokionez. Horregatik, gure webgunea berritu nahi izan dugu eta emaitza, une honetan bisitatzen ari zarena da.

Gure helburua bilatzen ari zarena aurkitzea da, modu arin eta dinamikoan, edonondik eta erabiltzen duzun edozein gailutatik (izan ordenagailua, tableta, smartphone-a…). Gu hobeto ezagutzea, eta gure balioak eta eguneroko lan-metodologia zeintzuk diren jakitea ere nahi dugu. Horretarako, gure zerbitzuei buruz irakur dezakezu eta nor garen ezagutu.

Gure eskaintzari dagokionez, Durangaldeko higiezinen aukera zabala eskaintzen dizugu, sakon ezagutzen dugun lekuan, horrela erosleak, saltzaileak, maizterrak eta jabeak hobekien bideratu ahal izateko.

Plazer bat da zure presentzia hemen izatea, eta ere gurekin harremanetan jarri nahi baduzu “online” mundutik kanpo, Durangoko Zeharkale, 1an topatuko gaituzu. Gustatuko litzaiguke zu zuzenean ezagutzea eta nola lagundu ahal zaitugun buruz hitz egitea.

Hemendik ere, eskerrak ematen dizkiogu COMMENT agentziari, web birmoldaketa prozesu honetan lagundu gaituena. Irailean hasita, blog honetan eta gure zabalkunde-kanal ezberdinetan, zuekin partekatzea gustatuko litzaigukeen berri gehiagorekin etorriko gara. Eskerrik asko bertan egoteagatik eta oso ondo pasa udan!

Join The Discussion

Compare listings

Compare